Eduki publikatzailea
Atzealdea Zizurkilgo auzo-konposta guneetan sarraila elektronikoak instalatu dira
2025·07·16

Zizurkilgo Udalak, ingurumenaren zaintza eta hondakinen kudeaketa hobetzeko helburuarekin, herriko bi auzo-konposta guneetan sarraila elektronikoak instalatu ditu.
Dena den, momentuz, zabalik mantenduko dira, txartelak eskuragarri izan arte. Behin auzo-konposta guneetako erabiltzeile guztiek txartela jasotakoan sarrailak aktibatuko dira eta konpostagailuak itxi; era horretan, txartela duten erabiltzaileek soilik ireki ahal izango dituzte, eta erabiltzaile bakoitzaren erabilera erregistratuta geratuko da Udalaren datu-basean.
“Konpostaje-sistemak erabiltzen dituzten familiei murrizketak aplikatzen zaizkie hondakinen tasetan. Sarrailak jartzeak helburu bikoitza du: batetik, sistemaren erabilera egokia bermatzea eta, bestetik, murrizketa horiek modu egokian aplikatzea”, azaldu du Maite Amenabar alkateak.
Aurrerago, Udalak ekarpen guneetan ere sarrailak jartzea aurreikusten du, gunearen erabilera egokia areagotzeko eta sistemaren jarraipen zehatza egiteko.
2025eko hondakinen tasak:
- Tasa orokorra: 45€
- Etxeko konposta: 22,5€
- Auzo konposta: 33,5€
- Hondakin-frakzioak ez bereiztea: 90€
- Etxebizitza hutsak: 25€
