Eduki publikatzailea
Atzealdea Punta-puntako pilotaz gozatzeko prest, lau eta erdiko Intxaur txapelketarekin
2025·07·09

- Uztailaren 18an hasiko da txapelketa, final-laurdenetako partidekin. Abuztuaren 2an eta 9an jokatuko dira finalaurrekoak eta abuztuaren 14an finala.
- Txapelketako partida guztiak ikusteko aukera izango da eta sarrera doakoa izango da.
Zizurkil, 2025eko uztailak x. Aurten ere Intxaur pilotalekua izango da Zizurkilgo udako kirol hitzordu nagusiaren eszenatoki. Uztailaren 18tik abuztuaren 14ra bitartean jokatuko da lau eta erdiko V. Intxaur pilota txapelketa, Udalaren eta eta Pilotaren Txokoaren elkarlanari esker. Aurreko edizioetan bezala, Euskal Herriko, Nafarroako eta Errioxako goi-mailako pilotariek hartuko dute parte, promesa, elite eta emakumezkoen kategorietan.
“Pozgarria da gure herrian urtero horrelako txapelketa bat izatea, eta are bereziagoa herriko hiru pilotariek - Ander Perurenak, Julen Alberdik eta Itxaso Erasunek - parte hartzea. Herri bizia eta kirolzalea gara, eta horrelako ekitaldiek hori indartzen dute”, azpimarratu du Maite Amenabar alkateak.
Final-laurdenekin ekingo diote lehiari uztailaren 18an eta bi asteburutan jokatuko dira kanporaketak. Aurrera egiten duten pilotariek abuztuaren 2an eta 9n jokatuko dituzte finalerdiak. Emakumezkoen lehia ere izango da aurtengoan. Zabaleta Salsamendiren aurka ariko da lehen finalaurrekoan, abuztuaren 2an, eta abuztuaren 9an lehiatuko dute finaleko bigarren txartela Erasunek eta Arraizak. Hiru mailatako finalak abuztuaren 14an jokatuko dira, Andramaria jaietan, gaueko 22:00etatik aurrera.
Sarrera doakoa izango da, eta herritar guztiak zein kanpotik hurbiltzen diren pilotazaleak gonbidatuta daude giro zein joko ederraz gozatzera.
FINAL-LAURDENETAKO EGUTEGIA
Promesa maila
- Uztailak 18, ostirala, 18:30 | Cestau - Murua
- Uztailak 19, larunbata, 18:30 | Perurena - Olasagasti
- Uztailak 24, osteguna, 18:30 | Ibarluzea - Ramirez
- Uztailak 26, larunbata, 18:30 | Sarasibar - Egurrola
Elite maila
- Uztailak 18, ostirala, 18:30 | Astiz - Etxaniz
- Uztailak 19, larunbata, 18:30 | Aizpuru - Urbieta
- Uztailak 24, osteguna, 18:30 | Alberdi - Mediavilla
- Uztailak 26, larunbata, 18:30 | Rekalde - Fernandez
