Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik da berriz TEK Zizurkil energia komunitatean izena emateko epea

Herritarrek uztailaren 31ra arte izango dute aukera izena emateko.

2025·06·30


TEK Zizurkil tokiko energia komunitateak izen-emate epea berriro zabaldu du. Herritarrek uztailaren 31ra arte izango dute aukera izena emateko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, parte-hartzea erabat doakoa izango da 2030. urtera arte.

Energia garbia eta herritarren esku
TEK Zizurkil energia berriztagarria sortu eta komunitateko kideen artean banatzeko helburua duen ekimena da. Eguzki-energiaren bitartez sortzen da energia, eta sortutako energia tokian bertan kontsumitzen da, herritarren artean partekatuz.

Herriko lau puntutan instalatu dira eguzki-panelak: Zubimusu Ikastolan, Otaño Eskolan, Mendigain Ikastetxean eta Iriarte kultur etxean. Guztira, 84 kilowatteko ekoizpen-gaitasuna du komunitateak, eta une honetan 73 bazkide daude.

Parte hartzearen abantailak
TEK Zizurkil energia komunitateak hainbat onura eskaintzen dizkie herritarrei:

  • %100 berriztagarria den, Zizurkilen bertan sortutako energia kontsumitzea.
  • Argindar-fakturan aurrezteko aukera.
  • Ez da etxean instalaziorik egin behar.
  • Ez da inbertsiorik edo konpromisorik eskatzen.
  • Ingurumena zaintzen eta Zizurkil jasangarriago bat eraikitzen laguntzen du.

Kontuan hartu beharrekoak
Komunitateak sortzen duen energia egunez erabiltzen da soilik, eguzki-orduetan. Energia ez da pilatzen, eta, horregatik, kontsumoa ahal den neurrian eguneko ordutegietara egokitzea gomendatzen da.
Bestalde, parte hartu nahi duten etxebizitzek komunitatetik 2 kilometroko erradioaren barruan egon behar dute.

Nola eman izena?
Komunitatearen parte izan nahi dutenek TEK Zizurkil komunitatearen webgunearen bidez edo Udal-bulegoetan eman dezakete izena. 

Ez galdu aukera! Partekatu herritarrekin energia garbia, aurreztu fakturan eta lagundu Zizurkil jasangarriago bat eraikitzen.