Eduki publikatzailea
Atzealdea Eskola Agenda 2030eko udal-foroa egin dute Atxulondon
2025·06·10
Gaur, ekainaren 10ean, Eskola Agenda 2030eko ikasturte amaierako udal-foroa izan da Atxulondo kultur etxean. Bertan izan dira Pedro Mari Otañoko eta Zubimusu Ikastolako ikasleak, Maite Amenabar alkatearekin, ingurumen teknikariarekin eta Zizurkilgo udaltzain buruarekin.
Ikasturte honetan mugikortasuna izan dute ardatz, eta lanketaren ostean ondorio argiak atera dituzte: ikasleen gehiengoa oinez joaten da eskolara. Helduen artean, aldiz, ia gehienek autoa erabiltzen dute egunero, eta erdiak baino gutxiagok darabil garraio publikoa.
Horren aurrean, ikasleek konpromiso zehatzak hartu dituzte mugikortasun jasangarriaren alde: eskolara oinez edo bizikletaz joatea, motorrik gabeko ibilgailuak erabiltzea, edo ingurukoak autoa gutxiago erabiltzera animatzea.
Gainera, Zizurkilgo Udalari hainbat proposamen egin dizkiote herriko mugikortasuna hobetzeko:
- Bialaren proiektua bultzatzea, herriguneko trafikoa murrizteko
- Bizikletentzako aparkaleku gehiago jartzea
- Bidegorri eta oinezkoentzako bide gehiago sortzea eta daudenak hobetzea
- Espaloiak zabaltzea
Udaletik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ikasleei urtean zehar egindako lanagatik eta helarazitako ekarpen baliotsuengatik. Etorkizun jasangarriago baten bidean, aurrera pausoak ematen jarraituko dugu elkarrekin!