Eduki publikatzailea

Atzealdea Amaitu da liztor asiarraren aurkako tranpatze kanpaina Zizurkilen

Zizurkil izan da Tolosaren atzetik liztor erregina gehien atzeman dituen herria.

2025·05·27


2025eko martxoaren 10ean abiatutako liztor asiarraren (Vespa velutina) aurkako tranpatze-kanpaina amaitu berri da Zizurkilen. Sei aste iraun du  kanpainak eta Tolosaldeko hainbat udal elkarlanean aritu dira, intsektu inbaditzaile honen populazioa kontrolatzeko eta murrizteko helburuarekin. Erreginak harrapatzea izan da ekimenaren lehentasuna, horiek kolonia berriak sortzen hasi baino lehen.

Zizurkil izan da Tolosaren atzetik liztor erregina gehien atzeman dituen herria. 420 erregina harrapatu dira 2025ean Zizurkilen; iaz, 954. 

Orain, habien desestatze lanak eta horretarako ezarritako protokoloaren aplikazioa hasiko dira. Zizurkilgo Udalak lanean jarraituko du bertako erlea eta biodibertsitatea babesteko, ekosistemaren orekan eta polinizazioan duten funtsezko rola aintzat hartuta.

Herritarrei gogorarazi nahi zaie Asiako liztorren habiak atzemanez gero, ahalik eta azkarren udaltzaingoari jakinaraztea dela egokiena, esku-hartzea koordinatu ahal izateko.