Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik da izen-ematea "Oporretan Euskaraz" udaleku irekietan

Zizurkilgo Udalak antolatutako "Oporretan Euskaraz" udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da, ekainaren 2ra arte.

2025·05·08


Zizurkilgo Udalak antolatutako "Oporretan Euskaraz" udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da, ekainaren 2ra arte.

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute (2013 eta 2021 urteen artean jaiotakoek).

Kuotak

  • 1. umea: 100 euro
  • 2.umea: 80 euro

Izen-emateak

Izen-ematea presentzialki edo online egin daiteke:

  • Aurrez aurre, Udal-bulegoetan (Teodoro Hernandorena 6 eta Ernio bidea 9A behea).
  • Online, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez

Informazio gehiago

Udal-bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Udalekuetan izena emateko beharrezkoa izango da Zizurkilen erroldatuta egotea