Eduki publikatzailea

Atzealdea Egin errenta aitorpena euskaraz

Zizurkilgo Udalak bat egin du “Errenta aitorpena euskaraz!” ekimenarekin

2025·03·26


Zizurkilgo Udalak bat egin du “Errenta aitorpena euskaraz!” ekimenarekin, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko.

Martxoaren 31n hasiko da errenta aitorpena Gipuzkoan eta ekainaren 30ean amaituko da. Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, aitorpen mekanizatua eta internet bidezkoa.

Nola aukeratu euskara

  • Autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartzean, aitorpena euskaraz egiteko nahia adierazita.
  • Errenta mekanizatuko bulegoan laguntzen duen langileari aitorpena euskaraz egiteko nahia adierazita.
  • Foru Ogasunaren Zergabidea plataforman, errenta aitorpena euskaraz aurkeztean, euskararen aldeko hautua eginda.
  • Aitorpena egiteko bankuko erakunde edo gestoria bat erabiliz gero, errenta aitorpena euskaraz egiteko nahia adierazita.