Eduki publikatzailea

Atzealdea “Villa Encarnación” etxea eraitsiko dute bihar

Bihar bertan hasiko dituzte etxea eraisteko lanak, eta larunbatean amaitzea aurreikusten da

2025·03·25


Zubiondo hirigintza-eremua garatzeko bidean, Ernio Bidea 4 zenbakian dagoen “Villa Encarnación” eraikina eraitsiko da; etxebizitza oso egoera kaskarrean dago eta eraisteko agindua du. Bihar bertan (martxoak 26) hasiko dituzte etxea eraisteko lanak, eta larunbatean (martxoak 29) amaitzea aurreikusten da.

“Lanek eragozpen puntualak sor ditzakete inguruan. Hori dela eta, herritarren pazientzia eta ulermena eskertzen ditugu, eta eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen ahaleginduko gara”, adierazi du Maite Amenabar alkateak.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie, aldez aurretik, inguruko bizilagunei egoera honen aurrean erakutsitako ulermenagatik.