Eduki publikatzailea
Atzealdea Zabalik da “Oporretan Euskaraz” udaleku irekietako eta Gaztezuloko koordinatzaile eta begiraleen lan-poltsa
2025·03·13
Udalak "Oporretan Euskaraz" udaleku irekietarako eta Gaztezuloko koordinatzaile eta begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Hautaketa-prozesua merezimenduen balorazio-lehiaketa bidez egingo da, eta izena emateko epea apirilaren 10ean amaituko da.
Hautagaiek aisialdiko monitore titulua izan beharko dute eta B2 euskara maila egiaztatu. Halaber, talde-dinamika proba eta elkarrizketa egingo dira, hautagaien trebetasun sozialak, talde-lana, arazo-konponketa gaitasuna eta lidergoa neurtzeko. Prozesu hori kanpo enpresa espezializatu batek kudeatuko eta baloratuko du.
Izen-emateko moduak:
- Aurrez aurre, Zizurkilgo Udalaren erregistro-zerbitzuan (Teodoro Hernandorena 6 eta Ernio bidea 9A behea, Zizurkil) aurkeztu beharko dute eskabidea, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
- Posta bidez. Eskaerak gutun-azal irekian aurkeztu behar dira postetxean, eta bertako langileek zigilua eta data jarri beharko dituzte eskaeraren aurkezpen-epearen barruan.
- Online, Zizurkilgo Udalaren webgunean (www.zizurkil.eus).
- Online bidez izen-emateko prozedura:
- Aurkeztu beharreko dokumentuak eskaneatu.
- Sartu www.zizurkil.eus webguneko “Egoitza elektronikoa” atalera eta klikatu “Denak”.
- Behera egin “Oporretan euskaraz: Begiraleen hautaketa” topatu arte. Ondoren, sakatu “ikusi” botoia.
- “Tramitazio elektronikoa” atalean, klikatu “Tramitazio elektronikoa hasi”.
- Jarraitu prozesua amaierara iritsi arte.
Egin klik hemen deialdiaren xehetasun guztiak ezagutzeko.