Eduki publikatzailea
Atzealdea XX. Aiztondo Klasikoa
Lasterketak eragina izango du herriko hainbat errepidetan
2025·03·06
Datorren larunbatean, 2025eko martxoaren 8an, "XX. AIZTONDO KLASIKOA - TXOMIN PERURENA- PATXI ALKORTA MEMORIALA" txirrindularitza proba jokatuko da.
10:30ean abiatuko da lasterketa Adunan eta Villabonan izango du helmuga tropelak. Hori dela eta, herriko hainbat errepidetan mozketak izango dira 10:30etik 14:00etara:
- GI-2631 (Villabona-Asteasu)
- GI-3610 (Zizurkil-Aduna)
- GI-3282 eta GI-3281 (Zizurkil herrigunea)