Eduki publikatzailea

Atzealdea Zizurkilgo IV. Duatloia - Garaje Tolosa saria

Apirilaren 12an jokatuko da Zizurkilgo IV. Duatloia. Izen-ematea zabalik da, jada.

2025·02·17


Kirolzaleek hitzordu garrantzitsua dute datorren apirilaren 12an, IV. Zizurkilgo Duatloian. Danena Triatloi Taldeak antolatutako proba honetan, kirolari federatuek zein herrikoiek izango dute parte hartzeko aukera.

Sprint distantziako proba izango da eta Euskadiko txapelketaren egutegian kokatuta dago. Parte-hartzaileak Joxe Arregi Plazatik abiatuko dira eta Zizurkilgo kaleak zeharkatuko dituzte, berriz ere Joxe Arregi plazako helmugara iritsi aurretik.

Maite Amenabar alkatearen hitzetan, “horrelako ekimenek herriari bizitza ematen diote, eta Udalak herriko eragile eta elkarteek antolatutako jarduerak babestenjarraituko du”. 

Izen-ematea 

Izen-ematea zabalik da apirilaren 6ra arte.

  • Federatuak:
    • Martxoaren 16ra arte: 25,00 €
    • Martxoaren 16tik apirilaren 6ra arte: 35,00 €
  • Open Kategoria (ez federatuak):
    • Martxoaren 16ra arte: 30,00 €
    • Martxoaren 16tik apirilaren 6ra arte: 40,00 €

Herritarren laguntzarako deia

Danena Triatloi Taldetik jakinarazi dutenez, boluntarioak beharko dira proba behar bezala joan dadin: “Asko eskertuko genuke herritarren laguntza. Norbait laguntzeko prest balego, gurekin harremanetan jar daiteke! Proba amaitu ostean, urtero bezala, barrikotea izango da plazan boluntario zein korrikalarientzat”.

Izen-emateak eta informazio gehiago hemen.