Eduki publikatzailea
Atzealdea Elbarrenako festen datak iragarri ditu Zizurkilgo Festa Batzordeak
Irailaren 4tik 9ra ospatuko dira 2025eko Elbarrenako festak
2025·01·23
Irailaren 4tik (osteguna) 9ra (asteartea) ospatuko dira 2025eko Elbarrenako festak, Zizurkilgo Festa Batzordeak jakinarazi duenez.
Festen egitaraua zehazteko bilerak martxoan hasiko dira, eta batzordetik gogorarazi dute herritar guztiei irekiak izango direla: “Proposamen guztiak izango dira ongi etorriak”.