Eduki publikatzailea

Atzealdea Auto elektrikoak kargatzeko puntuek harrera ona izan dute herritarren artean

2023ko udazkenean instalatu ziren karga-puntuak, eta erabilera-datuek erakutsi dutenez, harrera ona izan dute

2024·12·02


Energia garbia eta jasangarria bultzatzeko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak auto elektrikoak kargatzeko puntuak jarri zituen 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan. Zizurkilgo herrigunean eta Elbarrenan 2023ko udazkenean instalatu ziren karga-puntuak, eta erabilera-datuek erakutsi dutenez, harrera ona izan dute herritarren aldetik. Hona hemen bildutako datuak:

  • Elbarrena:

Hilabetea Karga kopurua Erabiltzaile kopurua Kontsumitutako KWh
Iraila 16 9 185,1
Urria 32 11 337,36
Azaroa 53 13 570,57
Abendua 70 20 973,34
2024
Urtarrila 32 7 398,82
Otsaila 75 25 1.136,09
Martxoa 61 25 864,7
Apirila 82 22 1.047,06
Maiatza 90 18 1.612,50
Ekaina 90 24 1.803,74
Uztaila 96 24 2.226,96
Abuztua 48 21 1.052,13
Iraila 78 25 1.485,32
Urria 104 19 1.866,99
GUZTIRA 927 263 15560,68

 

  • Herrigunea:
Hilabetea Karga kopurua Erabiltzaile kopurua Kontsumitutako KWh
Abuztua 5 3 11,484
Iraila 3 3 25,427
Urria 6 1 84,84
Azaroa 6 3 68,66
Abendua 7 3 42,1
2024
Urtarrila 32 7 298,82
Otsaila 3 3 18,14
Martxoa 1 1 15,65
Apirila 3 3 32,15
Maiatza 2 2 21,30
Ekaina 2 2 39,60
Uztaila 8 6 89,19
Abuztua 6 6 38,42
Iraila 4 3 45,54
Urria 5 4 24,82
GUZTIRA 88 47 844,657

 

Maite Amenabar Alkorta alkateak adierazi duenez, “datuek erakutsi dute puntuak arrakastaz erabiltzen ari direla, eta Udaletik balantze positiboa egiten dugu. Ekimen hau gure herritarrentzat positiboa izateaz gain, ingurumenarentzat ere onuragarria da”.