Eduki publikatzailea

Atzealdea Valentziar herriari laguntzeko material bilketa

URETAKO BOTA ALTUAK behar dira urgentziaz. Material bilketa azaroak 5, asteartea, eta azaroak 6,asteazkena, egingo da

2024·11·05


Zizurkilgo Udalak bat egin du DANA fenomenoak Valentziako Erkidegoan eragindako kalteei aurre egiteko elkartasun sarearekin. EUDEL eta euskal erakundeekin koordinatuta, udalerriak laguntza bidaliko du, bertako biztanleek ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrean jaso dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, URETAKO BOTA ALTUAK behar dira urgentziaz. Materiala Plazida Otaño liburutegian eta udal bulegoetan bilduko da honako ordutegian:

  • Azaroaren 5ean, asteartea: 16:00etatik 19:30era
  • Azaroaren 6an, asteazkena: 09:30etik 14:00etara

EUDEL arduratuko da jasotako materiala beharra duten herrietara bideratzeaz.

No esteu sols!