Eduki publikatzailea
Atzealdea Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoa: herritarrei energia jasangarriaren inguruko doako aholkularitza eskaintzeko zerbitzua
2024·10·25
Pasa den astean, Zizurkilgo Udaleko ordezkariak Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren (OTC) aurkezpenean izan ziren. Ekitaldian, 18 udalerritako ordezkariak bildu ziren, bulego berria ezagutu eta energia jasangarriaren arloan aurrerapausoak emateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak sustatuta, Eraldaketa Energetikorako Bulegoak herritarrei doako aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza eskaintzen dizkie. Bulegoaren helburu nagusietako bat autokontsumo-proiektuak bultzatzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea da, energia jasangarria erabiltzeko apustua indartuz.
Bulegoa Donostiako Naturklima eraikinean kokatuta dago (Urepel 2, lehen solairua), eta astelehenetik ostiralera eskaintzen du zerbitzua, 8:30etik 15:00etara, eskaintzen du zerbitzua. Aholkularitza eskatzeko, idatzi energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera edo deitu 943 11 27 13 telefono zenbakira.
Energia komunitateei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu "Gipuzkoa eraldatuko duen energia positiboarekin bat egin" gida.
Tokiko Energia Komunitatea, Zizurkilen
Zizurkilen, Udalaren laguntzaz, Tokiko Energia Komunitatea (TEK) sortu da. Udalak bere eraikinen estalkiak TEK-en eskura jarri ditu, eta bertan jarritako instalazio fotovoltaikoek sortutako energia komunitateko kideen artean banatzen da, herrian bertan sortutako energia garbiaren erabilera sustatzeko.
Instalazio fotovoltaikoak honako udal eraikinetan jarri dira:
- Mendigain Ikastola
- Iriarte Kultur Etxea
- Zubimusu Ikastola
- Eskola eta frontoia
Informazio gehiago hemen.