Eduki publikatzailea

Atzealdea Azaroaren 29ko hauteskundeetarako mahaien zozketa egin da

Udaltzaingoak egunotan jakinaraziko die hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaien herritarrei

2026·11·04


Azaroaren 29an egingo diren Espainiako hauteskunde orokorretarako hauteskunde mahaietako kideen zozketa egin da. Hori horrela, mahaikide izatea egokitu zaien herritarrek datozen egunotan jasoko dute jakinarazpen ofiziala, Udaltzaingoaren bidez.

Guztira, hiru hauteskunde-mahai izango dira, eta hirurak hautesleku berean kokatuko dira: Pedro M. Otaño Herri Eskolan.