Eduki publikatzailea

Atzealdea Aiztondo Mankomunitateak gizarte-langile bat kontratatzeko deialdia zabaldu du

Aldi baterako lanpostua izango da, lanaldi osokoa eta hiru urteko iraupena izango duen zaintza-programari lotutakoa

2026·11·02


Aiztondo Mankomunitateak gizarte-langile bat kontratatzeko hautaketa-prozesua jarri du martxan, adineko pertsonei zuzendutako zaintza-programa garatzeko.

Eskaintzen den lanpostua aldi baterakoa izango da, hiru urteko iraupena izango duen programari lotuta baitago. Lanadia % 100ekoa izango da.

Interesa dutenek LANBIDEren bidez aurkeztu beharko dute eskaera, deialdia argitaratzen den egunetik hasita 15 egun naturaleko epean.

Hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gizarte Langintzako gradua eta Gizarte Hezkuntzako gradua izatea.
  • Euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna edo EGA egiaztatzea.
  • B motako gidabaimena eta norberaren ibilgailua izatea.

Hautaketa-prozesua bi fasetan egingo da: merezimenduen lehiaketa eta elkarrizketa.

Deialdiaren baldintza guztiak, hautaketa-prozesuaren xehetasunak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ezagutzeko, interesdunek oinarri arautzaileak kontsulta ditzakete ondorengo dokumentuan.