Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalak garbiketa-lanak indartuko ditu Elbarrenako festen ostean

Asteartean, irailaren 15ean garbiketa sakona eta desinfekzio-lanak egingo dira, festek eragindako hondakinak eta zikinkeria behar bezala kentzeko

2026·09·14


Elbarrenako festek giro bikaina eta parte-hartze handia izan dute asteburuan. Jende ugari bildu denez, ordea, zenbait gunetan ohi baino zikinkeria gehiago pilatu da.

Egoera horri erantzuteko, Zizurkilgo Udalak garbiketa-enpresa bat kontratatu du, udal brigadarekin batera garbiketa-lanak indartzeko. Lanak asteartean, irailaren 15ean, egingo dira, eta erabilera handiena izan duten eremuetan jarriko da arreta berezia.

Ohiko garbiketa-lanez gain, garbiketa sakona eta desinfekzio-lanak egingo dira, festek eragindako hondakinak eta zikinkeria behar bezala kentzeko eta kaleak ahalik eta azkarren ohiko egoerara itzultzeko.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei festetan izandako parte-hartzeagatik eta garbiketa-lanak egin bitartean erakutsitako pazientziagatik.