Eduki publikatzailea
Atzealdea Kostu energetikoak murrizten laguntzen duen zerbitzu berria jarri du martxan Tolosaldea Garatzenek
2026·07·21

Tolosaldea Garatzen-ek urteak daramatza eskualdeko enpresekin lanean. Gauzak horrela, behin eta berriz ikusten dute enpresa askok behar baino gehiago ordaintzen dutela argindarrari dagokionez. Horren atzean tarifa desegokiak, kontsumo ezkutuak edota fakturetan benetan zer ordaintzen den ez dela argi ikusten egon daitezke.
Horregatik, kostu energetikoak murrizten laguntzen duen zerbitzu berria jarri dute martxan, Artico Ingurumenarekin elkarlanean.
Zertan datza plan berria?
Plan berriaren bidez, enpresei honako arlo hauetan lagunduko zaie:
- Potentzian eta energian fakturatutako prezioak berrikusten.
- Fakturetan agertzen diren kontzeptuak modu argian azaltzen.
- Benetako kontsumoak identifikatzen.
- Lanorduetako eta lanorduetatik kanpoko kontsumoen arteko konparaketa egiten (kontsumo pasiboak).
- Kontratatutako potentzia optimizatzeko aukerarik dagoen aztertzen.
- Instalazioen eta ekipoen ikuskapen bisuala egiten.
- Gastu elektrikoa kontrolatzen lagunduko duten ideiak eta ekintzak proposatzen.
- CAE Sistemako aurrezpen neurriak, baita dirulaguntzak eta finantzaketa aukera eskuragarriak ere azaltzen.
Gauzak horrela, prozesua amaitzean txosten pertsonalizatu, argi eta doakoa jasoko du enpresa bakoitzak, enpresarako ondorio eta gomendio zehatzekin.
Beraz, behar baino gehiago ordaintzen ari ote zaren eta horixe nola murriztu dezakezun jakin nahi baduzu, oraintxe duzu aukera. Informazio gehiagorako egin klik hemen.
