Eduki publikatzailea

Atzealdea Zizurkilgo Udala Bergaran izan da foruen abolizioaren eta Bergarako alkateen mugimenduaren urtemugak oroitzeko ekitaldian

EAJ eta EH Bilduko 200 udal-ordezkari inguru elkartu dira, eskubide historikoen, autogobernuaren eta Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde

2026·07·20


Zizurkilgo Udalak Bergaran egin den foruen abolizioaren eta Bergarako alkateen mugimenduaren urtemugak oroitzeko ekitaldian parte hartu du. Bertan, EAJ eta EH Bilduko 200 udal-ordezkari inguru elkartu dira, eskubide historikoen, autogobernuaren eta Euskal Herriaren etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria egiteko.

kitaldian gogorarazi dutenez, foruen abolizioak eta 1976ko Bergarako alkateen mugimenduak mugarri izan ziren euskal gizartearen antolaketa instituzionalean eta autogobernuaren bilakaeran. Izan ere, frankismoaren amaieraren ondoren, duela 50 urte, 70 alkate abertzale bildu ziren Bergaran herriaren nortasuna, udalen tradizio demokratikoa eta autogobernuaren aldeko konpromisoa berresteko. Aurten, ekimen haren bultzatzaileei aitortza egin zaie.

Ekitaldian parte hartu duten ordezkariek nabarmendu dute euskal nazioaren aitortza eta eskubide historikoak gaur egun ere indarrean dauden aldarrikapenak direla. Halaber, Euskal Herriak bere etorkizun politikoa modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea duela defendatu dute.
Bestalde, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi du foruak "egungo erakundeen eta autogobernuaren oinarria" direla, eta eskubide historikoak egungo errealitatera egokitzen eta garatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du.

Zizurkilgo Udalak ekitaldian parte hartu du, eta bertan autogobernuaren, eskubide historikoen eta herrien erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromisoa berretsi du.