Eduki publikatzailea
Atzealdea Eltxo tigrea Zizurkilen, zer egin dezakegu?
2026·07·16

Eltxo tigrea Asiako hego-ekialdeko eltxo-espezie inbaditzailea da, baina globalizazioaren ondorioz mundu osora zabaldu da. Gauzak horrela, Osasun Publikoko arazoa da, gaixotasunak transmititzeko gai baita eltxoa.
Bada, eskualdeko hainbat tokitan bezala, Zizurkilen ere eltxo tigrea (Aedes albopictus) antzeman da. Izan ere, Eltxoaren lehen detekzio-lana 70eko hamarkadan egin zen Europan, eta Euskadin 2014an, eltxo inbaditzaileen zaintza-programaren bitartez. Azken urteotan, eltxoa hainbat udalerritan hedatu eta ezarri da, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, eta eltxoa hiriguneetan eta hiri-inguruetan aurkitzen da nagusiki. Ondorioz, Udala jada egoera aztertzen ari da, behar diren neurriak hartzeko.
Zer egin dezaket zabaldu ez dadin?
Eltxo tigreen presentzia eragozteko modurik eraginkorrena hauxe da: hazkuntza-foku posibleak kentzea. Horregatik, saihestu egin behar dira ur-metaketak etxean. Honako hau gomendatzen da:
- Hustu, astean behin, ura metatzen duten kanpoko ontziak: lorontzien platerak, pitxerrak, kuboak, jostailuak, plastikozko igerilekuak, etab.
- Berritu, 2 edo 3 egunean behin, maskoten edontzietako ura.
- Bota ura hustubideetan, gutxienez astean behin, geldialdia saihesteko.
- Urbanizazioetan, familia bakarreko etxeetan etab. saihestu ur-pilaketak drainatze-uretan (kainu-zuloak eta estoldak) eta teilatu-hodietan.
- Gure etxeetan eltxoa sartzea oztopatzeko, erabili eltxo-sareak leihoetan, ateetan eta beste irekidura batzuetan.
- Eltxo tigreek jaio diren tokitik metro batzuetara baino ez dute hegan egiten. Etxean ziztatzen bazaituzte, litekeena da haztegi bat hurbil izatea.
Nola saihestu eltxoaren ziztada?
Eltxo tigreak egunez daude aktibo eta, beraz, normalean egunez ziztatzen dute, eltxo autoktonoek ez bezala; azken horiek gauez ziztatzen dute. Gainera, behin baino gehiagotan jarraian ziztatzen dute. Hori saihesteko, hau egin daiteke:
- Mahuka luzeko arropa, praka luzeak eta oinetako itxiak janztea.
- Baimendutako uxatzaileak erabiltzea, adibidez DEET, IR3535 edo picaridina (fabrikatzailearen gomendioei jarraitu behar zaie, eta saihestu egin behar da ukitzea muki-mintzak, betazalak, ezpainak, zauriak, larruazal sentikorra edo errea)
- Umeen eta emakume haurdunen kasuan, neurri fisikoak lehenetsi behar dira.
Zer egin ziztatzen bagaitu?
- Garbitu ondo ziztadaren eremua urarekin eta xaboiarekin.
- Ez da hazka egin behar infektatu ez dadin.
- Hotza aplikatu hantura geldiarazteko eta azkura arintzeko.
- Batzuetan biziagoak izan daitezke erreakzioak, eta beharrezkoa izan daiteke osasun-arloko profesional bati kontsultatzea.
Nola identifikatu ahal dut eltxo tigrea?
- Eltxo beltz eta txikia da, 6-9 mm luze.
- Kolore zuriko lerro bat du buruaren eta toraxaren atzealdean.
- Hankak beltzak ditu, orban zuriekin, zebra-itxura ematen diotenak.
- Batez ere egunez izaten da aktibo, eltxo natiboak ez bezala.


