Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik da “Oporretan euskaraz” eta “Oporretan euskaraz txiki” udaleku irekietan izena emateko epea

Maiatzaren 29ra arte izango da izena emateko aukera

2026·05·06


Zizurkilgo Udalak aurten udaleku irekietarako bi aukera eskainiko ditu. Ohiko “Oporretan Euskaraz” udaleku irekiez gain, aurten berrikuntza gisa “Oporretan Euskaraz Txiki” programa ere martxan jarriko da. Bi aukerak eskaintzeko erabakia haurren adinaren araberako bereizketa egiteko hartu da. Batak nahiz besteak ekainaren 22tik uztailaren 17ra arteko iraupena izango du. 

Alde batetik, “Oporretan Euskaraz” 2014 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egongo da. Bertan, adin horietara egokitutako jolasak eta ekintzak antolatuko dira, eta horiez gain, egun osoko irteerak eta igerilekura joateko aukera ere izango dute.  

Bestetik, “Oporretan Euskaraz Txiki” udalekuak Haur Hezkuntzako haurrei zuzenduta egongo dira, hau da, 2020 eta 2022 urteen artean jaiotakoentzat. Kasu honetan, herrian egingo diren ekintzez gain, goizez Asteasuko igerilekura eta Adunako ur-txorroetara joango dira.

Bi udalekuetan parte hartzen duten haurrek herrigunetik jaisteko autobus publikoa erabili ahal izango dute, 9:15ean, begirale baten laguntzarekin.

Nola eman izena?

  • Izena emateko epea maiatzaren 4tik 29ra izango da.
  • Izen-ematea Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Udal-bulegoetan egin daiteke.

Prezioa

Haur baten matrikularen prezioa 100 eurokoa izango da; bigarren haurraren kasuan, 80 eurokoa.

Bestalde, familien egoeraren arabera hobariak aplikatuko dira. Horien inguruko informazio zehatza Udal-bulegoetan eskuratu daiteke.

Hobaria eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. Bizikidetza-unitateko kide guzti azken errenta aitorpena.
  2. Errenta aitorpena egiteko beharrik ez badago, diru-sarreren ziurtagiria: DBE, GLL, 10T, bizibidea egiaztatzen duen este edozein dokumentu (gizarte-zerbitzuak, Gurutze Gorria, Caritas, etab.).
  3. Etxebizitzako partaide guztiek egunean egon beharko dute udal-zorretan.