Eduki publikatzailea

Atzealdea Atxulondo Kultur Etxearen fatxada eta estalkia berritzeko lanak aurrera doaz

Lanen helburua eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzea da, horregatik, fatxada eta estalkia berritzen ari dira

2026·04·23



Atxulondo Kultur Etxearen energia-eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin hasitako obra aurrera doa. Dagoeneko beheko solairuko leihoak aldatu dira, eta orain fatxada prestatzen ari dira. Izan ere, eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko fatxada berria SATE (Sistema de Aislamiento Térmico por el Exterior) materialarekin eta fatxada aireztatuaren plakekin osatuta egongo da. Beheko solairuko zatian ipiniko da SATE materiala; goikoan, aldiz, fatxada aireztaturako plakak. 

auzak horrela, fatxada prest dagoenean aipatutako elementu edo material horiek gehitzeko unea izango da. Hala ere, aldez aurretik, teilatua berrituko da, teilatua konpondu eta eraldatu beharko baita plakak jartzeko. Beraz, hurrengo pausoak teilatuko obra garatzea eta, behin hori burututa, SATE (Sistema de Aislamiento Térmico por el Exterior) materiala eta fatxada aireztatuaren plakak jartzea izango dira. 

Obraren zergatia 

Lanen helburu nagusia eraikinaren isolamendua hobetzea da, bero-galerak murriztu eta energia-eraginkortasuna handitzeko. Horretarako, fatxada eta estalkiko elementuak berritu behar, arestian aipatu bezala. 

Behin lanak amaituta, eraikinak energia gutxiago kontsumituko du, eta, horretaz gain, erabiltzaileei espazio erosoagoa eta jasangarriagoa eskainiko zaie. 

Zizurkilgo Udalak herriko azpiegiturak modernizatzeko eta jasangarritasunaren alde urrats sendoak emateko konpromiso sendoa du, eta Atxulondo Kultur Etxean aurrera doan esku hartzea horren adibide garbia da.