Eduki publikatzailea
Atzealdea Lepasoro baserrira doan herri-bidea konpontzeko lanak amaitu dira
2026·04·16

Zizurkilgo Lepasoro baserrira doan herri-bidea konpondu da. 2025eko ekainaren 13an izandako euri-zaparradaren ondorioz, Lepasoro bidean kalteak sortu ziren, besteak beste, bidearen oinarriaren zati bat galdu zen; izan ere, uraren indarrak bideko areka eta errepide azpiko materiala eraman zituen.
Gauzak horrela, Udalak bidea konpontzeko eta egonkortzeko neurriak hartu ditu. Hori dela eta, harri-lubeta berria sortu da, eta, ura bideratzeko, aldiz, hormigoizko areka eta dagozkion estoldak jarri.
Lanak egiteko aurrekontuari dagokionez, 57.000 euroko kostua izan da. Haatik, Udalak 11.125 euroko dirulaguntza jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiarek eskutik.





