Eduki publikatzailea

Atzealdea Begiraleen lan-poltsa zabalik da

Apirilaren 28ra arte eman daiteke izena

2026·04·13


Udaleku irekietan begirale edo koordinatzaile gisa eta Gaztezuloko errefortzuko begirale gisa izena emateko deialdiak zabalik dira. Apirilaren 7tik apirilak 28ra bitarte egongo da zabalik lan-poltsan sartzeko aukera, eta udalean aurrez aurre zein Zizurkilgo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez izena eman daiteke.  

Honako baldintza hauek bete behar dira lan-poltsan sartzeko: 

  • 18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.
  • B2 euskara eskakizuna egiaztatzeko ziurtagiria izatea.
  • Sexu-izaerako delituengatik aurrekaririk ez izatea.
  • Haur eta gazteen aisialdiko begiralearen edo zuzendariaren titulu homologatua izatea.

Gainera, elkarrizketa-talde dinamika gainditzea ere beharrezkoa izango da, eta proba horixe maiatzaren 15ean egingo da.

Bestalde, aurkeztu beharreko dokumentuak honako hauexek dira: 

  • Nortasun-agiria
  • Begirale-titulua edo zuzendari-titulua
  • Euskarako B2 ziurtagiria (maila handiagoa izanez gero, hura aurkez dezakezu)
  • Sexu-delituen 2026ko ziurtagiria

Merezimenduen balorazio-lehiaketa izango denez, merezimenduetarako aintzakotzat hartzea nahi den gainerako agiri guztiak ere aurkeztu beharko dira: ikasketa-agiriak, ikastaroak, lan-esperientzia, uneko egoera…