Eduki publikatzailea

Atzealdea Saneamendu-lanak trafikoan eragina izaten ari dira Elbarrenan

Gipuzkoako Foru Aldundia Oria Erdiko saneamendu-sistemaren baitan egiten ari den egokitzapen-lanek eragina dute Elbarrena inguruko trafikoan.

2026·03·09


Gipuzkoako Foru Aldundia Oria Erdiko saneamendu-sistemaren baitan egiten ari den egokitzapen-lanek eragina dute Elbarrena inguruko trafikoan.

Une honetan Bulandegi bidean ari dira lanean, eta txandakako zirkulazioa ezarri da bertan. Aurreikuspenen arabera, lanek bi aste inguru iraungo dute eremu horretan. Ondoren, herriguneko bidegurutze parean jarraituko dute, Gashor eta Apalategui enpresen artean. Fase hori amaitutakoan, martxoaren amaiera aldera, bidegorrian dagoen hoditeriarekin jarraituko dute lanean. Azken fase horrek oinezkoengan izango du eragin handiena, izan ere, bidegorria itxita egongo da lanek dirauten bitartean.

Elbarrena eta herrigunea Oria Erdiko saneamendu-sistema orokorrera konektatzeko lanak azaroan hasi ziren. Proiektuaren helburua da tratamendurik gabe ingurune naturalera isurtzen diren hondakin-urak biltzea eta Adunako Uraldeko Hondakin Uren Araztegira bideratzea, bertan tratatu ondoren Oria ibaira isurtzeko.

Horretarako, 1.900 metro inguruko kolektore-sarea eraikitzen ari dira. Lanak fasetan egiten ari dira, herritarren segurtasuna bermatuz eta trafikoaren oztopoak ahalik eta gehien murriztuz.