Eduki publikatzailea
Atzealdea Zizurkilgo Udalarentzat pozgarria da herriko torturatuen sarea sortu izana
2026·03·02

Tortura ezinbestean lotuta dago Zizurkilekin, Joxe Arregi torturaz hil zutelako, oraindik behar duen aitortza jaso ez duen kasu argia da. Baina torturaren dimentsioa askoz handiagoa izan da eta hori da herrian tortura jasan duten hainbat pertsonek egindako agerraldi publikoak erakusten duena.
Zizurkilgo Udal gobernua herri honetan izan diren indarkeria guztien aitortza eta erreparazioan laguntzeko prest dago.
Aranzadik Udalaren eskariz egindako txostena abiapuntu hartuta osatu da sarea, eta prest gaude zauriak ixteko bidean elkarlanean jarraitzeko.
Inork gehiagok ez dezala esan #OsoLatzaIzanDa
