Eduki publikatzailea
Atzealdea Elbarrenako bidegorria itxita egongo da lau hilabetez saneamendu lanengatik
Gipuzkoako Foru Aldundia saneamendu-sistema hobetzeko egiten ari den lanak tarteko otsailaren 25ean itxiko dute.
2026·02·24

Gipuzkoako Foru Aldundia saneamendu-sistema hobetzeko egiten ari den lanak tarteko, Marie Brizard atzeko bidegorriaren zatia itxi egingo da otsailaren 25etik aurrera.
Zehazki, paper-fabrikako aparkalekutik hasi eta Apalategui enpresa ondoko Antsibaerreka gurutzatzen duen zubiraino itxiko da bidegorria (Adunako muga). Aurreikuspenen arabera ekainaren amaieran zabalduko da berriz ere.
