Eduki publikatzailea

Atzealdea Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea martxoaren 2an zabalduko da

Martxoaren 2etik apirilaren 30era arte (biak barne) izango da zerga ordaintzeko epea

2026·02·25


2026eko trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea martxoaren 2an, astelehena, irekiko da, eta apirilaren 30ean (barne) amaituko da. Ordainketa egiteko hainbat aukera egongo dira:

  • Helbideratutako ordainagiriak: martxoaren 31n zordunduko dira, adierazitako kontuetan. 
  • Helbideratu gabekoak: ordainagiriak posta arruntez bidaliko dira, eta ondorengo modu hauetako baten bitartez ordaindu ahal izango da:
    • Gutunean adierazitako banku-erakundeetan.
    • www.zizurkil.eus webgunean (online ordainketa).
    • Kutxazain automatikoaren bidez, zerbitzua duten kreditu-erakundeetan.

Borondatezko ordainketa-epea amaitu ondoren zorra betearazteko epea hasiko da, eta dagozkion errekarguak, berandutze-interesak eta, hala badagokio, sortutako kostuak aplikatuko dira.