Eduki publikatzailea

Atzealdea Harrera eguna ospatu da Zizurkilen, herritar berriei ongietorria emateko

Ekimenaren helburua herritar berriei Zizurkil gertutik ezagutzeko aukera eskaintzea da,

2026·02·09


Bigarren urtez jarraian, Harrera Eguna ospatu da Zizurkilen, 2025ean zehar herrian erroldatu diren herritar berriei ongietorria emateko helburuarekin. Jardunaldian 14 lagunek hartu dute parte, besteak beste, Kolonbiatik, Nikaraguatik, Marokorik eta Madriletik Zizurkilera etorritako herritarrek.

Ekimenaren helburua herritar berriei Zizurkil gertutik ezagutzeko aukera eskaintzea da, bai herria bera, bai Udalak eta herriak eskaintzen dituzten zerbitzu eta baliabide nagusiak ezagutaraziz.

Aurkezpen saioan, Maite Amenabar alkateak, Izarne Zelaia alkateordeak eta Ainhoa Larrea kultura eta euskara teknikariak ongietorria eman diete parte-hartzaileei, eta Zizurkilgo baliabide gida banatu. Halaber, urtean zehar ospatzen diren festen inguruko informazioa eskaini zaie. Izar Iriartek, Tolosaldeko bulegoko teknikariak, Harrera On bulegoaren funtzionamendua ere azaldu du.

Ondoren, bisita gidatua egin dute herrian zehar, udal liburutegia, kultur etxeak, udal bulegoak eta herrigunea ezagutuz. Jardunaldia amaitzeko, herrigunean, Teodoro Hernandorena kultur elkarteko Joxin Azkuek Zizurkilgo eraikin esanguratsuen inguruko azalpenak eskaini dizkie.

Harrera eguna giro onean amaitu da, mokadutxo batekin, mahai inguruan elkar ezagutza eta hartu-emana sustatuz.