Eduki publikatzailea
Atzealdea Mantentze eta egokitzapen lanak Elbarrenan
Hainbat jarduketa egiten ari dira aste honetan herriko hainbat gunetan.
2026·02·03

Aste honetan zehar hainbat lan egiten ari dira Elbarrenan:
- Igogailu inguruko zuhaitzen kimaketak: Pagamuñora doan iguogailuaren berritze eta garbitze lanetan traba egiten zuten zuhaitzetan kimaketa egiten ari dira.
- Ugare auzoa: auzo-konpostagune berria ezartzeko lurra egokitzeko lanean ari dira.
- Danena atzeko aparkalekua: gunea hobetzeko txukunketa lanak direla eta aparkatzea debekatuta dago
Lan hauek guztiak herritarren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin egiten ari dira herritarrei onura zuzena eskainiz.
