Eduki publikatzailea

Atzealdea Pagamuñora igotzeko igogailuko kabina berrituko da datozen asteetan

Erabiltzaileen segurtasuna eta zerbitzuaren fidagarritasuna bermatzea da lanen helburu nagusia.

2026·01·08


Pagamuñora igotzeko igogailua zaharkitua geratu dela eta, kabina berria jarriko da datozen asteetan. Egunerokoan herritar askok erabiltzen duten igogailua denez, erabiltzaileen segurtasuna eta zerbitzuaren fidagarritasuna bermatzea da lanen helburu nagusia.

Kabina berriak segurtasun eta irisgarritasun baldintza hobeak eskainiko ditu, eta etorkizunean zerbitzu fidagarriagoa izatea ahalbidetuko du, mugikortasun urriko pertsonentzat zein eguneroko joan-etorrietan igogailua erabiltzen duten herritar guztientzat.

Lan horiek baliatuz, kabina inguratzen duen kristala eta instalazioaren barrualdea garbitzeko lanak ere egingo dira.

Lanak urtarrilaren 12an hasiko dira, eta lau asteko iraupena izatea aurreikusten da; beraz, otsailaren erdialderako amaituta egotea espero da. Epe horretan, igogailua erabat itxita egongo da, eta Pagamuñora igotzeko ohiko eskailerak edo aldapa erabili beharko dira.

Bestalde, Udalak herriko azpiegiturak eta altzariak behar bezala erabiltzeko deia egin nahi die herritarrei, denon artean zaindu eta mantentzea guztion ardura dela gogoraraziz.