Eduki publikatzailea

Atzealdea AutoBAT: autoa partekatzeko zerbitzu berria

Autoa partekatzeko zerbitzu berria jarriko da martxan Tolosaldean 2026tik aurrera.

2025·12·29


Ibilgailu pribatuarekiko mendekotasuna murrizteko eta eguneroko joan-etorriak ahalik eta gehien aprobetxatzeko helburuarekin, AutoBAT autoa partekatzeko zerbitzu berria jarriko da martxan Tolosaldean 2026tik aurrera. Ekimena eskualdeko udalek eta Tolosaldea Garatzenek sustatu dute. Car-pooling ereduan oinarrituta, dagoeneko errepidean dauden autoetako eserleku hutsak betetzea du helburu, eguneroko joan-etorriak partekatuz.

Zerbitzua TRIBBU aplikazioaren bidez kudeatuko da, gidariak eta bidaiariak konektatuz eta gastuen banaketa automatikoa eginez. AutoBAT komunitateko kideek pizgarri osagarriak izango dituzte, gehienez 2 euro bidaia bakoitzeko.

AutoBATek mugikortasun jasangarriagoa bultzatzea du xede, emisioak eta aparkalekuetako presioa murriztuz, irisgarritasuna hobetuz eta garraio-gastuen aurrezpena sustatuz.