Eduki publikatzailea
Atzealdea “Oroimena eta giza eskubideak Zizurkilen” Aranzadiren ikerlana aurkeztu da
2025·12·22

Aranzadiren Ikerketa 2021eko abenduan abiatu zen, udalbatza osoaren adostasunarekin. Helburua 1936tik gaur arte Zizurkilgo herritarrek pairatu dituzten giza eskubideen urraketak eta sufrimenduak ezagutzea, identifikatzea eta aitortzea izan da. Javi Buces Aranzadiko ikerlariak egin du aurkezpena Atxulondo Kultur Etxean.
Egungo lege oinarriei eta adostasunei jarraituz, bi epetan banatzen da lana
- Oroimen Historikoa (1936–1959)
- Gertuko Oroimena (1960–gaur egun)
Lan horiek nola gizarteratu, ordea, ez dago adostasunik erkidegoko alderdi nagusien artean. Egoera honetan, Zizurkilgo Udalak txostena bere horretan aurkezteko urratsa eman du, abiapuntu gisa balio dezan. “Izan dadila giza eskubideei lotuta aurrera egiteko zoru amankomun bat, onar dezagula guztiok bertan ageri direnek egia, justizia eta aitortzarako duten eskubidea. Badakigu abiapuntu bat dela gaurkoa, ez helmuga bat, faltako direla historiak ezkutuan utzi dituen izenak eta etor litezkeela honen ondorioz ekimenak. Zizurkilgo Udala horietan laguntzeko prest dago. Memoriak ongarritutako etorkizun baten alde”.
Atxikita duzue txostena bera eta ekarpen, iradokizun zein testigantzak egiteko aukera dago memoria@aranzadi.eus helbidean.

