Eduki publikatzailea

Atzealdea Ordenantza fiskalen behin betiko onarpena, %2ko igoera orokorrarekin eta zabor tasaren egokitzapenarekin

Zizurkilgo Udalak behin betiko onartu ditu 2026rako ordenantza fiskalak.

2025·12·17


Atzo egindako ezohiko udalbatza saioan, Zizurkilgo Udalak behin betiko onartu ditu 2026rako ordenantza fiskalak. Erabakiaren arabera, tasen eta zergen %2ko igoera orokorra aplikatuko da, eta zabor bilketaren tasan %25eko igoera ezarriko da.

Herriko merkatariei eta ostalariei, berriz, ez zaie aplikatuko zabor tasaren %25eko igoera; kolektibo horiei %2ko igoera orokorra baino ez zaie ezarriko, tokiko jarduera ekonomikoa babesteko helburuarekin.

Ordenantza fiskalen behin betiko onarpena EAJ eta PSE-EE taldeen kontrako bozkarekin gauzatu da.

Maite Amenabar alkateak azaldu duenez, “bakoitzari dagokion sisteman parte hartzea eta herri txukun eta garbi baten alde egiten jarraitu behar dugu”. Ildo horretan, alkateak azpimarratu du neurri hauek zerbitzu publikoen kalitatea eta udalaren jasangarritasuna bermatzeko hartu direla, betiere herritarren eta tokiko eragileen errealitatea kontuan hartuta.