Eduki publikatzailea
Atzealdea Kontratua sinatuta, Atxulondo taberna-jatetxea hilabeteko epean irekiko da
2025·11·11

Atxulondo taberna-jatetxea ustiatzeko kontratua sinatu da, eta tabernaren kudeaketaz arduratuko den taldeak hilabeteko epea izango du Atxulondo taberna-jatetxea martxan jartzeko. Horrenbestez, abenduaren erdialderako irekita egongo da.
Ana Hernandez lasarte-oriarra izango da tabernaren kudeaketaz arduratuko den pertsona, bere lantaldearekin batera, eta hemendik aurrera Atxulondoko jardunaren gidaritza hartuko dute.
Sinatutako kontratuak bi urteko indarraldia izango du, eta beste bi urtez luzatzeko aukera jasotzen du.
Udaletik zorterik onena opa diogu Anari eta bere lantaldeari etapa berri honetan!
