Eduki publikatzailea

Atzealdea ADIFek trenbidearen inguruko berritze lanak egiten ari da

Tren geltokiko aireko linea eta sekzionadore sistemak berritzeko helburuarekin ari dira lanean.

2025·11·10


ADIF trenbide-sarea hobetzeko lanak egiten ari da Zizurkilgo tren geltokiaren inguruan. Esku-hartze honen helburua azpiegitura eguneratzea eta tren zerbitzuaren segurtasuna indartzea da. Proiektua 2026ko maiatzera arte luzatuko da, eta aireko linea eta energia hornidura kontrolatzen duten gailuak berritzea izango du ardatz.

Lanek hainbat jarduketa barne hartzen dituzte: katenariaren zutoin eta euskarrien ordezkapena, kableen berritzea, oinarri berrien eraikuntza eta inguruko kanalizazio eta garbiketa lanak. Horrez gain, telekomando sistemaren azpiegitura berrituko da, linea osoaren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Maite Amenabar alkatearen hitzetan, “obra hauek inguruan bizi direnen egunerokotasunean eragina izan dezakete, eta horregatik, herritarren ulermena eta laguntza eskertzen ditugu. Lanak amaitutakoan, tren zerbitzua eta inguruaren azpiegitura nabarmen hobetuko dira”.