Eduki publikatzailea
Atzealdea Benta-Txuri eraikineko eraisketa lanak bihar hasiko dira
Zubiondo eremuko urbanizazio lanen baitan egingo da eraisketa
2025·11·03

Bihar, asteartean, hasiko dira Benta-Txuri eraikinaren eraisketa lanak, Zubiondo eremuko urbanizazio lanen baitan. Azken egunetan desmuntatze lanak egin dira, eta orain eraisketa lanekin hasiko dira, proiektuaren hurrengo faseari bide emanez.
Lanek eragina izan dezakete trafikoan eta oinezkoen zirkulazioan, eta une puntualetan karretera itxi dezakete.
Zubiondo eremuko lanak aurrera doaz, eta honek urrats handi bat markatuko du eremuaren berrurbanizazio prozesuan, kaleen irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.
