Eduki publikatzailea
Atzealdea 2026ko udal egutegia osatzeko argazki deialdia zabaldu da
2025·10·29

Zizurkilgo Udalak 2026ko udal egutegia osatzeko argazki deialdia zabaldu du. Herriko txoko, paisaia, urtaro, ekitaldi eta une esanguratsuak jasotzen dituzten argazkiak bildu nahi dira, egutegiaren bitartez herriko irudia erakutsi eta herritarren parte hartzea sustatzeko.
Parte hartzeko oinarriak
Helburua: Zizurkilgo Udalak 2026ko udal egutegia argitaratzeko argazkiak jasotzea.
Gaia: Zizurkilgo txoko, paisaia, urtaro, ekitaldi edo une esanguratsuak…
Epemuga: 2025eko azaroak 11
Modalitatea:
- Argazkiak, koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke.
- Horizontalean ateratakoak izan behar dute.
- Aukeratutako argazkiek A4 tamainan 300ppp-ko erresoluzioa dutela bermatu beharko dute (edo gutxienez 2480 × 3508 px).
Parte hartzaileen baldintzak: Zizurkilen erroldatuta egotea beharrezkoa da.
Lanen identifikazioa: Argazki bakoitza hilabetearen proposamenarekin aurkeztu behar da.
Non eta nola aurkeztu: Argazkiak harrera@zizurkil.eus helbide elektronikora bidali behar dira, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakiarekin batera.
Saria: Aukeratutako 12 argazkien artean Errigorako bi saski zozketatuko dira.
Oharrak:
- Aurkezten diren argazkiak jatorrizkoak edo argitaratu gabeak izan behar dute
- Parte hartzaileek bermatu behar dute hirugarrenei eskubiderik ez dagokiola, eta irudien erabilerarekin erlazionatutako erreklamaziorik ez dela egongo.
- Argazkiek ez dute sinadurarik edo ur-markarik izan behar.
- Parte hartzaile berak ezingo ditu bi saski irabazi.
- Aurkeztutako lanak Udalaren esku geratuko dira, eta honek, irabazi asmorik gabe, eskubide guztiak gordeko ditu lanak erabil, erreproduzitu edo zabaltzeko, betiere egilea behar bezala aipatuta. Lan horiei dagozkien eskubide guztiak egutegiaren formatuari lotuta egongo dira.
- Epaimahaiak kontuan hartuko du egileak proposatutako hilabetea, baina ez da derrigorrez hilabete horrekin lotuta egogo.
- Deialdi honetan parte hartzeak baldintza guztiak onartzea dakar; ez betetzeak parte hartzaileak deialditik kanpo uztea ekarriko du.
