Eduki publikatzailea

Atzealdea Hondakin arriskutsuen etxola lekuz aldatu da

Udalaren eskaerari erantzun dio Mankomunitateak, espazioaren erabilgarritasuna hobetzeko

2025·10·23


Hondakin arriskutsuak biltzeko etxola lekualdatu du Tolosaldeko Mankomunitateak, Zizurkilgo Udalaren eskaerari erantzunez. Lehen Elbarrena futbol zelaiaren sarreran zegoen, eta orain elizaren atzealdera mugitu da.

Leku-aldaketa txikia bada ere, eragin positiboa du espazio publikoan: futbol zelaiaren sarrerako espazioa erabilgarriago bihurtu da. Etxola birkokatzeko erabakia espazio publikoaren antolamendu egokiagoa eta segurtasun neurriak indartzeko asmoz hartu da.

Maite Amenabar alkateak adierazi duenez, “aldaketa txikia izan da distantziari dagokionez, baina garrantzitsua erabilgarritasunaren ikuspegitik. Orain etxola toki egokiagoan dago, eta futbol zelaiaren inguruko mugikortasuna ere hobe geratu da. Gure helburua da herritarrentzat espazio erosoak bermatzea”.

Hondakin arriskutsuen etxolan, ohiko moduan, pintura hondarrak, motore olioa, disolbatzaileak, aerosolak edo garbiketa produktu toxikoak bota daitezke. Hala ere, Udalak gogorarazi nahi du bolumen handiko hondakinak —hala nola etxetresna elektrikoak, altzariak edo obra-hondakinak— dagokien bilketa gune eta ordutegietan atera behar direla.

Bileketei buruzko informazio guztia: Hondakinak atalean