Herritar hori,
Azken asteotan zenbait lapurreta izan da gure herrian. Jokabide hori salatzeaz gain, egoera honen aurrean, Udalak gomendio batzuk zabaldu nahi ditu:
- Etxetik ateratakoan, ziurtatu ate eta leiho guztiak ondo itxita daudela.
- Etxe barruan gaudenean ere, komeni da atea giltzaz itxita edukitzea, gauez bereziki.
- Etxebizitza barruan norbait topatuz gero, ez saiatu aurre egiten eta, ahal izanez gero, ikusi nola eta nondik ihes egin duten.
- Lapurreta saiakera kalean gertatzen bada, ez egin aurre lapurrei eta deitu larrialdi zerbitzuetara (112).
- Etxera iritsi eta lapurreta egin dizutela sumatzen baduzu, ez ukitu ezer, atera etxetik eta deitu larrialdi zerbitzuetara (112).
Aiztondo bailarako Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo udalek manifestazio isila antolatu dute abenduaren 31ean arratsaldeko 18:30etan. Villabonako Errebote plazatik hasiko dira eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaituko dute. Joan zen astean egindako agerraldian, honako testua irakurri zuten:
"2022. urtearen amaierara heldu gara eta beste urte batez hemen gaude, euskal presoen eskubideak errespeta daitezela aldarrikatzeko mobilizazioa antolatu dugula iragartzeko. Aiztondoko udal ordezkariok gure konpromisoa berresten dugu euskal presoen eskubideen defentsan.
Zorionez, euskal alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozialen ahaleginari esker, baina, batez ere, gizarte zibilaren bultzada irmoari esker, presoen urruntze-politika desagertzea lortzen ari gara.
Gaur da eguna, Aiztondoko preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan daudena. Bada zerbait.
Horregatik une egokia da, dispertsio eta urrunketa politikak eragindako sufrimendua gogora ekartzeko. Presoen senide eta lagunak zigortzeko helburuarekin martxan jarritako politika anker horien ondorioz, urte luzez Aiztondoko senide eta lagunek milioika kilometro egin behar izan dituzte errepideetan, horrek zekarren arriskuarekin. Astebururo ordu mordoa bidaiatzen pasa behar izan dituzte, senide edo lagun presoarekin 40 minutuko bisita bat edukitzeko. Aiztondoko ehunka herritarrek derrigorrez ezagutu behar izan dituzte Huelva, Curtis, Puerto de Santa Maria, Granada, Algeciras, Fleury edo Fresnes bezalako espainiar eta frantziar hirien zerrenda luze bat.
Zorionez, dispertsioa eta urrunketa, milaka euskal herritarren eskubideak urratu dituen politika zentzugabea, gure herriaren historiako pasarte ilun bat izatera pasako da laster. Hori bai, errepideetan hildako 16 pertsona eta ehunka zauritu atzean utziz.
Hala ere, tamalez, euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketak oraindik ez dira amaitu.
Alde batetik, espetxeetako bizi baldintzek asko dute hobetzeko, bis familiarrak hilero egiteko eskubidea ez da errespetatzen, ez da mediku asistentzia egokia bermatzen eta birgizarteratzeko baliabide gehiago behar dira.
Bestalde, arlo politiko eta batez ere judizialean, espainiar estatuko sektore kontserbadore eta ultrak atzera egin nahian dabiltza. Teknikoak izan behar luketen erabaki judizialak eskuin-mutur politikoaren postulatu eta ideologiaz zipriztintzen ari dira, berriro ere euskal presoen eskubideak urratuz. Estatuko fiskaltza eta Auzitegi Nazionala erabiltzen ari dira errepresio tresna bezala.
Espetxean bi hamarkada, edo hiru ere, bete dituzten presoek hirugarren gradua eta erdi-askatasuna lortu ondoren, behin eta berriro ikusten ari gara berriro espetxeratu egiten dituztela, bigarren gradura bueltaraziz. Hori ez da justizia. Hori mendekua da.
Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradura eta erdi-askatasunera igarotzea onartu dien 33 presoetatik 23 errekurritu ditu fiskaltzak; horietatik 6 espetxera itzuli dira eta 13 Espetxe Zaintzako Epaitegiaren erabakiaren zain daude. Horrela, Auzitegi Nazionalak boikota egiten die espetxeetako profesionalen erabakiei, haiek baitira presoen bilakaera ezagutzen dutenak.
Aiztondoko udal ordezkariok tinko salatzen ditugu euskal presoen etxeratzea oztopatzeko aplikatzen ari diren gradu erregresio horiek guztiak.
Espainiar eskuin muturrak sustatutako atzeraldi honen aurrean, Euskal Herrian berriro ere, bakea, bizikidetza eta konponbidea aldarrikatzea dagokigu. Giza eskubideak defendatzen ari gara eta horretan ez dugu inoiz atzera egingo.
Amaitzeko, ahalik eta azkarren euskal presorik gabeko eszenatoki bat lortzeko itxaropena plazaratu nahi dugu, hori izango baita herri honetan bakean eta elkarbizitzan aurrera egin dugunaren adierazlerik garbiena.
Guzti honegatik, Aiztondo bailarako Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo udalek MANIFESTAZIO ISILA antolatu dugu ABENDUAREN 31n 18:30etan Villabonako Erreboteko plazatik hasita, Zizurkilgo Joxe Arregi plazaraino".
Abenduaren 17an Arucasen (Canarias), Espainiako 17 Urtez Azpiko Txapelketa izan zen. Danok Danena taldeko kideek eguneko kronika bidali dute, baita urtearen balorazio txiki bat ere:
"Txapelketan aritu zen taldeko pultsularia den Eki Lizaso Bringas gaztea. 96 kilo kategorian txapeldun geratu zen. Lau marka berri ezarri zituen, 127 kilo abiada modalitatean, 156 kilo bi denboratan, 276 eta 283 total olinpikoan. Hori gutxi balitz, txapelketako kategoria guztietako markarik hoberena lortu zuen, txapelketa osoko altxatzaile onena bihurtu zelarik.
Ekirekin batera azpimarratzeko da, entrenatzaile moduan berarekin batera joan zen Ekaitz Cortajarenaren jarduna, egin zuen lana perfekziora bideratu zuen eta. Danok Danena, urtea bukatzear dagoen honetan, lortzen ari garen emaitzekin eta belaunaldi-erreleboarekin pozik dago. Ea ba gaztetxoak animatzen diren olinpikoa den kirol hau praktikatzera eta jarraitzen degun orain arte bezala emaitza onak lortzen. Eguberri On eta 2023 Urte Osasuntsu eta Zoriontsua guztiontzako".
Abenduaren 22an banatu zituzten Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako sariak
Zizurkilgo ipuin lehiaketa indartsu dago. XXI. edizioa amaitu berria da eta parte-hartzea oso altua izan da, beste behin. Bost kategoriatan banatuta, 204 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara, epaimahaiaren iritziz, maila altukoak.
Atxulondo Kultur etxeko areto nagusia jendez bete zen atzo. Bertan ziren saridunak eta baita Teodoro Hernandorenaren senitartekoak ere. Ekitaldi ederra izan zen. Hauexek izan dira aurtengo sarituak:
A maila (6-8 urte)
B maila (9-11 urte)
C maila (12-13 urte)
D maila (14-16 urte)
E maila (17 urtetik gorakoak)
Hondakin organikoaren bilketarik ez da egingo abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Horien ordez, astelehenetan egingo da bilketa; hau da, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an.
Eguberrietako egunak igarota, ohiko bilketa egunetara itzuliko gara.
2019 urtean Zizurkilgo mugarrien inguruko lana egiteko erronkari eutsi zioten Hernandorena Kultur Taldeko kideek. Julian Arrastoa Agote eta Joxin Azkue Gabilondo taldekideek, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko Yoseba Alonso Arratibel eta Javi Castro Montoyaren lankidetza izan zuten. Hiru urtetako lan mardularen ondoren, hamarnaka mugarri aurkitu, azaleratu eta dokumentatu ditu taldeak. Euren lana Udalaren eta herriaren esku utzi dute. 2022ko abenduaren 19an “Zizurkilgo mugarriak” txostena udalari emateko ekitaldia gauzatu da.
Iker Urruzola Aizpurua alkateak hartu du hitza ekitaldiari hasiera emateko: “Hernandorena Kultur taldeak egindako lan mardul batek elkartu gaurkoan. Arantzadi Zientzia elkarteko bi kideren laguntzaz garatu dute eta, lan horren fruitua da gaur aurkezten duguna. 2019an kokatu behar dugu lan honen hastapena. Yoseba Alonso, Arantzadiko kidea Zizurkilgo udaletxera gerturatu zen. Gure artxibategiko pergamino bat ikusteko eskaera luzatu zuen, bazuelako Orreagako kolegiatako beste bi pergaminorekin zerikusia izango zuenaren susmoa. Halaxe izan zen. Bisitaldi hartan aipatu genuen mugarrien inguruko lana egiteko aukera eta, herriko Hernandorena taldeari luzatu genion proposamena. Lan ikaragarria egiten du Hernandorena taldeak herriko ondarearen inguruan eta oraingo honetan ere, erronkari eustea erabaki zuten”.
2020an sinatu zen Hernandorena eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena. Mugarri zaharrak aurkitu, garbitu eta dokumentatu ditu kultur taldeko kideek hiru urte hauetako bidean. Artxibategiko lan handia eskatu die horrek, baita mendi buelta asko ere. Zizurkilgo artxibategiko dokumentuak goitik behera aztertzeaz gain, Aiako, Adunako, Amasa-Villabonako, Andoaingo eta Asteasuko udal-artxiboak ere bisitatu dituzte, baita Orreagako Kolegiatako agiritegia, Valladolideko Chancilleriako artxibategia eta Tolosako Gipuzkoako Artxibo Nagusia ere.
Hernandorena taldeko kide da Joxin Azkue, eta hark eman ditu lanaren inguruko azalpenak: “Hiru urte hauetako bidean, astero astero bildu gara. Landalana egiten genuen goizean, elkarrekin bazkaldu, eta artxibategietako edo bulegoko lanak egiten genituen arratsaldean. Horrez gain, kide bakoitzak bere etxerako lanak ere egin ditu. Bide honetan, gure herriko muga guztiak pasa ditugu, mugarriak bilatu eta garbituz. Sorpresa politak ere izan ditugu. Esaterako, Zizurkilek baditu bi eremu Aiako lurretan. Bi eremu horietako mugarririk ez zegoen dokumentaturik; ez ziren Foru Aldundiaren txostenetan ageri. Mugarri horiek bilatzen eta dokumentatzen lan handia izan dugu eta bide horretan, laguntza handia eskaini digute inguruko baserritarrek, Etzeta baserriko Joxe Marik bereziki”.
Ikerlanaren emaitza oso-osoa txosten batean bildu dute Hernandorena taldeko kideek. Hernandorena taldearen helburu nagusietako bat dibulgazioa izanik, herriaren esku jarri dute euren lana. 2022ko abenduaren 19an gauzatu da Mugarrien inguruko txostena Udalaren esku uztea. Gaiaren inguruko interesa duen edonork izango du eskura aurrerantzean, bai udalean, baita www.hernandorena.eus webgunean ere. Ia 600 orriko lana da guztira: mugarri bakoitzaren inguruan osatutako fitxak jasotzen dituen dokumentu zabala batetik, eta erabilitako oinarrizko dokumentazioa bestetik. “Liburutegian utziko dugu ale bat, nahi duen orok ikusi ahal izan dezan. Udal artxibategian geratuko da beste ale bat”. Zizurkilgo ondarearen zati garrantzitsua geratu da jasoa. “Ahalik eta dibulgatiboena, bisualena eta atseginena izan dadin saiatu gara, irudi, plano eta xehetasun ugari txertatuz eta lanean zehar erabili eta aipatzen diren dokumentu historikoak eta horien hitzez hitzeko transkripzioak erantsiz amaieran”, azaldu dute taldeko kideek txostenean.
Eskerrak emanez amaitu du saioa Iker Urruzola alkateak: “Ez naiz inoiz nekatuko Hernandorena Kultur taldeari eskerrak emateaz. Borondatezko lanean aritzen dira gure herriko ondarea aztertzen eta gero, guztion eskura jartzen dute euren lanaren fruitua. Udalarentzat plazer bat eta luxua da hori. Lankidetzarako prest egongo gara etorkizunean ere. Horrez gain, eskerrak eman nahi nizkieke udal langileei ere. Brigadako langileei, behin baino gehiagotan egokitu zaielako mugarrien inguruko lan ezberdinak egitea eta, nola ez, Ainhoa Azpeitia teknikariari, mugarrien inguruan zuen informazioa Hernandorenaren esku jartzeagatik”.

Ikerlanaren emaitza oso-osoa txosten batean bildu dute Hernandorena taldeko kideek. Hernandorena taldearen helburu nagusietako bat dibulgazioa izanik, herriaren esku jarri dute euren lana. 2022ko abenduaren 19an gauzatu da Mugarrien inguruko txostena Udalaren esku uztea. Gaiaren inguruko interesa duen edonork izango du eskura aurrerantzean, bai udalean, baita www.hernandorena.eus webgunean ere. Ia 600 orriko lana da guztira: mugarri bakoitzaren inguruan osatutako fitxak jasotzen dituen dokumentu zabala batetik, eta erabilitako oinarrizko dokumentazioa bestetik. “Liburutegian utziko dugu ale bat, nahi duen orok ikusi ahal izan dezan. Udal artxibategian geratuko da beste ale bat”. Zizurkilgo ondarearen zati garrantzitsua geratu da jasoa. “Ahalik eta dibulgatiboena, bisualena eta atseginena izan dadin saiatu gara, irudi, plano eta xehetasun ugari txertatuz eta lanean zehar erabili eta aipatzen diren dokumentu historikoak eta horien hitzez hitzeko transkrip
2019 urtean Zizurkilgo mugarrien inguruko lana egiteko erronkari eutsi zioten Hernandorena Kultur Taldeko kideek. Julian Arrastoa Agote eta Joxin Azkue Gabilondo taldekideek, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko Yoseba Alonso Arratibel eta Javi Castro Montoyaren lankidetza izan zuten. Hiru urtetako lan mardularen ondoren, hamarnaka mugarri aurkitu, azaleratu eta dokumentatu ditu taldeak. Euren lana Udalaren eta herriaren esku utzi dute. 2022ko abenduaren 19an “Zizurkilgo mugarriak” txostena udalari emateko ekitaldia gauzatu da.
Iker Urruzola Aizpurua alkateak hartu du hitza ekitaldiari hasiera emateko: “Hernandorena Kultur taldeak egindako lan mardul batek elkartu gaurkoan. Arantzadi Zientzia elkarteko bi kideren laguntzaz garatu dute eta, lan horren fruitua da gaur aurkezten duguna. 2019an kokatu behar dugu lan honen hastapena. Yoseba Alonso, Arantzadiko kidea Zizurkilgo udaletxera gerturatu zen. Gure artxibategiko pergamino bat ikusteko eskaera luzatu zuen, bazuelako Orreagako kolegiatako beste bi pergaminorekin zerikusia izango zuenaren susmoa. Halaxe izan zen. Bisitaldi hartan aipatu genuen mugarrien inguruko lana egiteko aukera eta, herriko Hernandorena taldeari luzatu genion proposamena. Lan ikaragarria egiten du Hernandorena taldeak herriko ondarearen inguruan eta oraingo honetan ere, erronkari eustea erabaki zuten”.
2020an sinatu zen Hernandorena eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena. Mugarri zaharrak aurkitu, garbitu eta dokumentatu ditu kultur taldeko kideek hiru urte hauetako bidean. Artxibategiko lan handia eskatu die horrek, baita mendi buelta asko ere. Zizurkilgo artxibategiko dokumentuak goitik behera aztertzeaz gain, Aiako, Adunako, Amasa-Villabonako, Andoaingo eta Asteasuko udal-artxiboak ere bisitatu dituzte, baita Orreagako Kolegiatako agiritegia, Valladolideko Chancilleriako artxibategia eta Tolosako Gipuzkoako Artxibo Nagusia ere.
Hernandorena taldeko kide da Joxin Azkue, eta hark eman ditu lanaren inguruko azalpenak: “Hiru urte hauetako bidean, astero astero bildu gara. Landalana egiten genuen goizean, elkarrekin bazkaldu, eta artxibategietako edo bulegoko lanak egiten genituen arratsaldean. Horrez gain, kide bakoitzak bere etxerako lanak ere egin ditu. Bide honetan, gure herriko muga guztiak pasa ditugu, mugarriak bilatu eta garbituz. Sorpresa politak ere izan ditugu. Esaterako, Zizurkilek baditu bi eremu Aiako lurretan. Bi eremu horietako mugarririk ez zegoen dokumentaturik; ez ziren Foru Aldundiaren txostenetan ageri. Mugarri horiek bilatzen eta dokumentatzen lan handia izan dugu eta bide horretan, laguntza handia eskaini digute inguruko baserritarrek, Etzeta baserriko Joxe Marik bereziki”.
Ikerlanaren emaitza oso-osoa txosten batean bildu dute Hernandorena taldeko kideek. Hernandorena taldearen helburu nagusietako bat dibulgazioa izanik, herriaren esku jarri dute euren lana. 2022ko abenduaren 19an gauzatu da Mugarrien inguruko txostena Udalaren esku uztea. Gaiaren inguruko interesa duen edonork izango du eskura aurrerantzean, bai udalean, baita www.hernandorena.eus webgunean ere. Ia 600 orriko lana da guztira: mugarri bakoitzaren inguruan osatutako fitxak jasotzen dituen dokumentu zabala batetik, eta erabilitako oinarrizko dokumentazioa bestetik. “Liburutegian utziko dugu ale bat, nahi duen orok ikusi ahal izan dezan. Udal artxibategian geratuko da beste ale bat”. Zizurkilgo ondarearen zati garrantzitsua geratu da jasoa. “Ahalik eta dibulgatiboena, bisualena eta atseginena izan dadin saiatu gara, irudi, plano eta xehetasun ugari txertatuz eta lanean zehar erabili eta aipatzen diren dokumentu historikoak eta horien hitzez hitzeko transkripzioak erantsiz amaieran”, azaldu dute taldeko kideek txostenean.
Eskerrak emanez amaitu du saioa Iker Urruzola alkateak: “Ez naiz inoiz nekatuko Hernandorena Kultur taldeari eskerrak emateaz. Borondatezko lanean aritzen dira gure herriko ondarea aztertzen eta gero, guztion eskura jartzen dute euren lanaren fruitua. Udalarentzat plazer bat eta luxua da hori. Lankidetzarako prest egongo gara etorkizunean ere. Horrez gain, eskerrak eman nahi nizkieke udal langileei ere. Brigadako langileei, behin baino gehiagotan egokitu zaielako mugarrien inguruko lan ezberdinak egitea eta, nola ez, Ainhoa Azpeitia teknikariari, mugarrien inguruan zuen informazioa Hernandorenaren esku jartzeagatik”.
zioak erantsiz amaieran”, azaldu dute taldeko kideek txostenean.
Eskerrak emanez amaitu du saioa Iker Urruzola alkateak: “Ez naiz inoiz nekatuko Hernandorena Kultur taldeari eskerrak emateaz. Borondatezko lanean aritzen dira gure herriko ondarea aztertzen eta gero, guztion eskura jartzen dute euren lanaren fruitua. Udalarentzat plazer bat eta luxua da hori. Lankidetzarako prest egongo gara etorkizunean ere. Horrez gain, eskerrak eman nahi nizkieke udal langileei ere. Brigadako langileei, behin baino gehiagotan egokitu zaielako mugarrien inguruko lan ezberdinak egitea eta, nola ez, Ainhoa Azpeitia teknikariari, mugarrien inguruan zuen informazioa Hernandorenaren esku jartzeagatik”.
Ya está abierta la licitación para la explotación del restaurante Plaza Etxeberri. Para conocer todas las condiciones e información, AQUÍ se puede acceder al perfil de contratante.
Entrando en el perfil de contratante, podéis consultar la documentación y las instrucciones para inscribiros en la licitación
NÚMEROS DE TELEFONO DE LA PLATAFORMA EUSKADI: 945 01 62 98 / 945 01 63 80
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen abenduaren 10ean. Egunaren harira, ‘Bi arnas’ dokumentala ikusteko aukera izan genuen Atxulondo Kultur etxean. Emanaldi hunkigarria izan zen, hausnarketa bultzatzen duen horietakoa. Ondoren, gainera, solasaldia egin zen dokumentalaren egileekin.
Giza Eskubideen gaiari eutsita, Palestina izango dugu mintzagai aste honetan zehar. Gaur bertan zabalduko da ‘Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara’ erakusketa, Atxulondoko Areto Nagusian eta zabalik egongo da bi astez. Horrez gain, ‘Emakumeak krisi klimatikoaren aurrean: begirada Palestinan’ hitzaldia izango dugu gaur arratsaldean. 18:30etan hasiko da hitzaldia, Atxulondon bertan.
Bestalde, gogorarazi nahi dugu hiru hilabetez behin elikagai bankuko banaketak egiten direla Zizurkilen. Premian diren herriko familiek behar-beharrezko elikagai sortan jasotzen dituzte, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak bideratuta. Elikagai sortak antolatzeko, bolondresen lana behar izaten da. Norbaitek ekintza horretan parte hartu nahiko balu, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko luke aldez aurretik: 943 69 39 30. Ostiral honetan egingo da abenduko loteen antolaketa. Bestalde, nola ez, udalak eskerrik beroenak luzatu nahi dizkie ekintza honetan parte hartzen duten herritar guztiei.
Astelehenean, abenduaren 12an, 'KORAPILOAK ASKATU: ELKARTASUN HARIAK PALESTINARA' erakusketa jarriko da Atxulondo kultur etxeko Areto Nagusian, eta ikusgai egongo da abenduaren 23ra bitartean.
Horrez gain, gaur bertan, 18:30ean, 'EMAKUMEAK KRISI KLIMATIKOAREN AURREAN: BEGIRADA PALESTINAN' izeneko hitzaldia izango da, Atxulondo kultur etxeko Areto Nagusian.