Andatza Eguna ez da ohiko moduan egingo aurten

Maiatzeko lehen igandean Andatzara igoko dira aurten ere Zizurkil eta Usurbilgo hainbat herritar, urteroko ohiturari jarraituz.

Aurten ordea, ez da ohiko festa girorik izango. Usurbilgo Andatza mendi taldeak erabaki du ez dutela aurten tabernarik jarriko Andatzan, zuhaitzak ateratzeko lanen ondorioz, bideak oso gaizki daudela eta. Honenbestez ez da tabernarik eta megafoniarik izango Andatzan.

Zizurkilgo Udalak kezka adierazi izan du azken urteetan Andatza Egunak herrian indarra galdu duelako, eta espero du aurtengo hutsuneak balioko duela etorkizunean egun hori indartzeko .

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.