Ziotza pilota eskola izango da aurtengo Txapela Eguneko omendua

2022ko martxoaren 11an egingo da Txapela Eguna. Dagoeneko 28. ediziora iritsi da Txapela eguna. Herriguneko festa batzordeak antolatu ohi du eguna: "Iaz ohi baino beranduxeago egin genuen pandemiako neurriak zirela eta, baina aurten ohiko datetara, martxoko bigarren larunbatera itzuli da.

Txapela Eguna helburu bikoitzarekin sortu zen; Txapela jantzita lagun giroan herritarrak batzea batetik, eta herri giroa sustatzen lan egiten duen talde edo pertsonari eskertza adieraztea, bestetik. Horretan jarraitzen dugu".

2022ko txapelduna nor izango den ere iragarri dute dagoeneko: Ziotza pilota eskola. Festa batzordearen erabakiaren arrazoiketa laburra: “Zizurkilgo herrigunean edo Zizurkil goian ez daude aisialdirako aukera asko eta horietako bat da azken urteetan Ziotza pilota eskola. Herriguneko zein Elbarrenako neska-mutilen elkargune, pilotan jolasteko giro euskaldunean. Ziotza pilota eskolan eman zituzten lehen pilotakadak gaur egun maila ederrean ari diren hainbat pilotarik baina hori lortzeko pilota eskolaren ardura hartzen duten guraso eta entrenatzaileen lana ezinbestekoa da. Hori da hain zuzen festa batzordetik azpimarratu nahi duguna, pilota eskolak jarrai dezan hamaika herritarrek egin duten ahalegina eta uneotan egiten ari diena, herri giroari ekarpen garrantzitsua egiten diotelako. Txapelaren bidez, aurrera jarraitzeko indarra ere eman nahi diegu. Honela, aurtengo txapela eguna ezinbestean pilota hotsez jantziko da. ”

 

Egitaraua

16:00 Txapeldunen mus lehia zentroan.

16:30  Bukalai dantza taldearen emanaldia Intxaur frontoian

18:00 Pilota Partidak. Lehenik pilota eskolako kideak. Ondoren, afizionatuen pilota partida: Julen Alberdi eta Jon Erasun vs Ander Perurena eta Julen Aizpuru

21:00 Txapeldunen afaria Iriarte jatetxean.

-Arrain zopa

-Oilaskoa patatekin

-Etxeko tarta

-Kafea eta txupitoa

Prezioa: 30€

Txartelak salgai  daude Iriarten.

 

Afal ostean, Alex Intza 2020 txapeldunak (iaz ospatu genuen arren) jarrikon die txapela Ziotza pilota eskolako kideei eta pilota eskola izango da 2023ko jaien hasierako txupinazoa botako duena. Jexux Mari Irazu eta Unai Mendizabal bertsolariek girotuko dute afal oste hori. Txapela jantzita eguna gozatzera dei egiten diegu zizurkildarrei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.