Datorren larunbatean, giza eskubideen egunean, "Bi Arnas" dokumentala izango dugu ikusgai Zizurkilen. Iratxe Sortzabalen tortura kasua du oinarri dokumental honek eta, Nekane Txapartegiren parte-hartzea ere badu. Dokumentalaren arduradunak bertan izango dira.
Abenduaren 10ean, larunbatarekin, Atxulondo kultur etxean izango da emanaldia, 18:00etan hasita.