Azaroak 25aren atarian gaude dagoeneko. Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatuko da horri lotuta. Aste honetan egingo dira lehen ekitaldiak gure bailaran;
Ostiralean, azaroak 18, bi ekitaldi izango ditugu. Zizurkilen, Itzal taldearen kontzertua izango da Joxe Arregi plazan 20:30etan hasita eta ondoren, solasaldia egingo da. Amasa-Villabonako Txoko morean berriz, biolentzia obstetrikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Nahia Alkorta Elezgaraik, 18:00etan hasita.
Azaroaren 25ean, karro poteoa egingo da Villabonako plazatik hasita eta, 18:45etan Emakumeen Irradaka egingo da Joxe Arregi plazan. 18:30etarako deitu dute entsegurako hitzordua.
19:00etan, Elkarteratze ibiltaria egingo da Zizurkildik Villabonara eta bertako Berdura plazan egingo da ekitaldia. Iluntzeko 20:30etatik aurrera, pikoteoa eta karaokea izango dira Villabonako Gaztetxean.