Sektore Publikoaren Kontratazioa arautzen duen 9/2017 Legearen 32. Artikuluan ezarritako baldintzak betetze aldera, Tolosaldea Garatzen S.A. Zizurkilgo Udalaren Baliabide propio izendatzea onartu zuen atzo aho batez Udaleko plenuak.
Baliabide propio izaera eskualdeko 28 udaletan ematen da: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo Udaletan.
Aurrerantzean, erakundeak ezin izango du udalaren lizitazio publikoetan parte hartu, baldin eta ez bada hutsak deklaratzen direnean.
Plenuan onartutako dokumentuan jasotzen denez, gainera, 28 udalen ordezkaritza aginte-organoetan egongo da, bere jardunaren % 80 udaletatik jasotako mandatuak izango dira eta giza-baliabide propioak eta bitarteko materialak izan beharko ditu.