Atzo, irailak 19, mundu mailako mugikortasunaren eguna ospatu zen. Egun horri lotuta, hainbat eta hainbat ekintza egiten da nazioartean eta, eskualdean ere bada horrelakorik.
Izan ere, Mugikortasun Astean murgilduta baikaude. Mugikortasun-ereduaren kultura-aldaketa bultzatzea da helburu nagusia. Ekitaldi ezberdinak antolatu dira aste honeta zehar: Tolosako Gurpilgunearen inaugurazio eta ate irekien saioak, bizikleta bira, eta bigarren eskuko materialaren azoka.