Itxaso Erasun Laboral Kutxa Udako Torneoaren finalerdietara sailkatu da

Bastidan jokatu da Laboral Kutxa Udako Torneoko ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia. Itxaso Erasunek Nora Mendizabal andoaindarrarekin jokatu zuen partida eta 18 eta 22 irabazi zieten Amaia Aldai eta Andrea Capellani. Abuztuaren 13an Hondarribian jokatuko dira finalerdiak.

Markagailuan atzetik hasi arren, partidari buelta eman, eta garaipena lortu zuten Erasun-Mendizabalek. Leire Garairekin bikotea osatuta ekin zion txapelketari zizurkildarrak, baina ligaxkako azken jardunaldian Garaik ezin izan zuen jokatu eta Mendizabalekin aritu zen. Ikuskizun dago finalerdietan norekin arituko den. Etxegarai eta Gaminde izango dituzte aurkari, hilaren 13an Hondarribian jokatuko den finalerdian. Zorte on!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.