Txirrindularitzako Donostiako Klasikoa Zizurkildik igaroko da larunbatean. 14:30ak aldera espero da lasterketa gure herrira iristea.
Alkizatik behera jaitsi ondoren, Asteasu aldetik sartuko da lasterketa Zizurkilera. Handik Aduna aldera hartuko dute txirrindulariek. Goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango dute larunbatean zaleek.
Kontuan hartu lasterketa igaro bitartean aldaketak izan daitezkela trafikoan.