Joan den asteburuan jokatu dira Lau eta erdiko II Intxaur txapelketako lehen final laurdenak.
Uztailaren 15ean, 19:00etan hasi ziren partidak. Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabalen artekoak zabaldu zuen aurtengo edizioa. Arrillagak lortu zuen garaipena, 22-17.
22 urtez azpikoen norgehiagokan, Iker Egiguren eta Ander Etxaniz aritu ziren nor baino nor. 22-16 ko emaitzarekin, Egigurenek lortu zuen final erdietarako txartela. Elite mailan berriz, Jorge Fernandez eta Unai Astiz kantxaratu ziren. Partida lehiatuaren ondoren, Fernandezek lortu zuen garaipena, 22-18ko emaitzarekin.
Uztailaren 16an beste hiru partida ikusteko aukera izan zen Intxaur pilotalekuan. Bero handiarekin jokatu ziren larunbateko partida hauek. Ander Perurena zizurkildarra eta Sergio Gutierrez errioxarra izan ziren lehenak kantxan. Zizurkildarrak oso garaipen lehiatua lortu zuen, 22-12 irabaziz.
Ainhoa Ruiz de Infante eta Irati Zabalaren arteko lehia 22-17 amaitu zen, Ruiz de Infanteren alde.
Eguneko azken partidan Julen Alberdi zizurkildarra eta Jon Urbieta asteasuarra aritu ziren nor baino nor. Zizurkildarrak partida handia egin zuen, 22-10eko emaitzaz garaipena lortuz.
Asteburuko partiden kronikak irakurgai daude Pilotarien txokoa webgunean. Egin klik HEMEN
Datorren asteburuan jokatuko dira datorren final laurdenak eta osatuta geratuko da final erdietarako pilotarien zerrenda. Zorte on denei!